2019az geroztik geldirik geneukan ekintza berreskuratu dugu pasa den asteburu honetan: ASTEBURU PEDAGOGIKOA!
Arantzan izan ginen goizeko saioan, Koldo Rabadanekin, BIDEAN bere liburua oinarri, helduaren paperaren inguruan hausnartu genuen. Arratsaldean berriz, goizeko saioa borobilduz, autoformazioan aritu ginen helduaren begirada eta ebaluazioaz hausnartzen. Saio emankorrak izan ziren gero!
Helduaren begirada, ausardia, elkarlana, errespetua, denbora, begirada, umiltasuna, zoriontasuna, entzun… BIDEAN, pauso txikiak emanez, beharrei entzunez… bagoaz aurrera!
Portadako irudia
Irudia