Skip to main content

Aurtengo lehenengo ibiladia

Irudia
irudia

Igandean burutu genuen Uzturpeko Mendi Taldeak antolaturiko aurtengo lehen ibilaldia. Gaztelu - Arrospe - Gaztelu ibilbide zirkularra egin genuen, 7,5km-ko luzeerarekin. Goizean goiz eguraldi pattala bazen ere, ibilbide osoa busti gabe egin genuen eta tontorrerako iristerako eguzki zoragarria genuen, bertatik itsasoa ere bistaratu genuelarik.

Ikusi argazki guztiak hemen:

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.