Skip to main content

NIZU programa

NIZU Gipuzkoako 11-12 urteko ikasleei bideratutako desgaitasunari buruzko sensibilizazio programa da. Lehen hiruhilekoan Atzegiren eskutik desgaitasunari buruzko hitzaldia jaso genuen ikastolan bertan, eta oraingoan Apattako Gureak lantegira joan dira LH6ko ikasleak. Bisita honetan desgaitasuna duten pertsonak beste edozein pertsona bezain gai direla ikusi dugu gertutik eta elkar ezagutzeko tertulia txiki baterako astia ere izan dugu. Esperientzia benetan aberasgarria.

Ikusi, ikusi!

Azken albisteak

Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.
LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.