Skip to main content

Naia Amondarain ikasle ohiaren bisita

Gaur Naia Amondarain ikasle ohia Ikastolara bueltatu da, baina oraingo honetan, DBH3ko ikasleekin bere esperientzia partekatzeko asmoarekin. Izan ere, kirolari aparta dugu gure artean: Espainiako txapeldunordea eta 23 urtez azpiko Euskadiko txapelduna izan da 2022an, eta Itzulia, Europako Txapelketa edo Ardècheko Tourra bezalako lasterketetan parte hartu du. Horrez gain, Naia pistan ere nabarmentzen da, aurten Espainiako Txapelketetan hiru urrezko domina eskuratuta.

Ikasleentzat polita izan da bere bizitzaren nondik norakoak ezagutzea eta txikitan Uzturpen bizitako uneak gogoratzea. Galdera mordoxka bat zituzten!

Eskerrik asko!

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.