Skip to main content

GAU BELTZA: Iluntasuna bizi, beldurrak gainditu

Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea. Uzturpe Ikastolan urteetan zehar galtzen joan diren horiek ere berreskuratu nahi ditugu, jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta.

Gazteenen sormena eta parte-hartzea bultzatzeko, Josu Ozaita, giza antropologo eta Uzturpeko ikasle ohia, izan dugu hizlari.

Ikastola ere apaindu dugu ikasleek egindako eskulanekin... 

 

Gau Beltzaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, sartu hemen.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.