Skip to main content

LH6ko ikasleen irteera Zumaiara

  Uzturpe ikastolako LH6ko ikasleak Zumaiara joan ziren egunpasa. Bertan, Algorri interpretazio zentroko adituen eskutik, gure Lurra planetaren bilakaera ulertu eta aztertzeko aukera izan zuten, primerako giroak lagunduta.

  Flysch egitura geolokikoa bisitatzeko aukera ere izan zuten. Zumaia, Deba eta Mutriku arteko itsaslabar ikusgarri hauek gure planetaren historiaren 60 milioi urtetako informazioa gordetzen dute, harri geruza bakoitza liburu erraldoi baten orrialdea izango balitz bezala. 

  Gozamena izan zen euskal kostaldeko altxor geologiko hau ezagutzea. Hona hemen irudi batzuk:

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.