Skip to main content

Euskera eta Kulturartekotasuna proiektua

Aurten, Euskera eta Kulturartekotasuna proiektua jarri dugu martxan UEMA eta HUHEZko irakasleen laguntzarekin. Herrian nabari da aldaketa, baina eskolan sumatzen dabereziki: jatorri atzerritarreko guraso gero eta gehiago ditugu gure artean.

Ikasle horiek euskaraz hezteko erronkari erantzuteko, eta familiekin harreman egokia izateko, proiektu aitzindaria abiarazi dute UEMA eta HUHEZIk (Mondragon Unibertsitateak), herriko hizkuntza nagusia euskara denez euskarari eutsi nahian. Izan ere, euskaraz errotzea ezinbestekoa ikusiten dugu, herriko egoera soziolinguistikoa irauli ez dadin.

Neurri eta estrategia praktikoak probatuko ditugu, guztien artean adostutakoak. Karmele Perez Lizarralde, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria, izan genuen hizlari lehenengo bi saioetan: bi orduko saio bat irakasleekin eta bi orduko beste saio bat gurasoekin. Bertaratuek oso balorazio ona egin dute eta hemendik ere eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu zenuten guztiei.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.