Skip to main content

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Zer da Errigora?
  Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Erromatarrek Ager vasconum deitu zuten lurraldea —Nafarroa hegoalde eta erdialdea— du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

  Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik herrilan handi bat gauzatu nahi dugu, Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.

Euskarari puzka
  Bi kanpaina nagusi egiten ditugu urtero. U daberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura: bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen ditugu bertako ekoizpena eta ekonomia sustatuz. Udazkenean, aurtengoan urriaren 22tik azaroaren 10era, Nafar hegoaldeko uzta eus- karari puzka: Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio.
Eskatu Agerreko produktuz osatutako saskiak urriaren 22tik azaroaren 10era eta eman hauspoa Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari. Bildutakoaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da.

🧺 Zure saskia eskatu nahi baduzu, hona hemen esteka: https://www.errigora.eus/
 

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean ospatuko da aurtengo Herri Urrats. Hemen duzue egitaraua.
4 urteko gelan tailer berezi bat burutu dute, gelako baten ama etorri da eta ahoaren zainketaren garrantziaz hitz egin die haurrei.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu da kastolan, adin nahasketak sustatuz. Liburu trukeak eta literatur lehiaketak giro aparta sortu dute, liburuak dantzan ibili dira.
Pasa den urrian hasitako dinamikak Euskal Herriko hamaika ikastetxeetara heldu zen. Ehundaka elkarretaratze eta ekimenak izan genituen Euskal Herrian zehar eta Bilboko manifestazioa arrakastatsua izan zen oso.