Skip to main content

Ukraina alboan esertzen dena

Zer gertatzen ari da Ukrainan? Zergatik? Gerra hona iritsiko al da? Galderak pilatzen dira ikasgelan sartu bezain laister, eta egunero. Erantzunak bilatzea, baina, ez da erraza. Nazioarteko gatazka honek sekulako ikusmira bereganatu du gizarte mailan eta eskola ez da salbuespena. Telebista ala irratia piztu, Interneten konektatu eta nonahi entzun daiteke suntsipenaren oihartzuna. Baina eragin handiagoa dauka Ukrainako gelakideak izateak: nire alboan esertzen den horrek, hain zuzen, familia du herrialde hartan. Dozena erdi bat dira.

Galderak kateatzen direla, Ukrainatik etorritako gelakideei begiratzen diete askok. Non daude zure senideak? Onik al daude? Zer egingo dute? Mari erantzuten saiatzen da, hainbatetan emozioak nekez uzten badio ere. Bere izebak eta lehengusinak Errumaniara igaro dira babes bila. Gizonezkoentzat, ordea, ezinezkoa da: borrokatu behar dute. Dima isilagoa da eta isila izaten jarraitzen du. Galdera gutxi jasotzen ditu, beraz, baina aspaldi erreparatu diogu denok bere begiradaren dizdirari. Aste gutxiko kontua da.

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.