Skip to main content

Haur Hezkuntzako haurrekin Kultur Etxeko erakusketan

 

HH3A eta HH3B, Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrekin Kultur Etxeko erakusketan egon gara. “Begiekin dastatzeko” aukera izan dugu, a ze plazerra!!! Marce Tenak zuzenduriko “MARRAZKETA, PINTURA ETA ADIERAZPEN ARTISTIKOA TAILERREKO LANEN IX. ERAKUSKETAN kolore, forma eta tamaina desberdinetako goxoki, piruleta eta karameloen artean egon gara baina… ezin ukitu, ezin hartu, ezin ahora eraman edo poltsikoan sartu!! Pozik taldekideok elkarrekin eta kolorez blai, elkarrizketa luzeak egin ditugu artelan zoragarriak ikusten genituen bitartean. Txalo zaparradak airetan botaz eskerrak eman dizkiegu bertako lanen egileei. Mila esker! Hurrengorako prest gaituzue berriro bisitan joateko.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.