Skip to main content

LH5 Guraso musikariak

Lh 5. mailako ikasleak, ikasturte honetan, musikako saioetan instrumentu desberdinak lantzen ibili dira. Instrumentu hauek gertuago ezagutzeko asmoz, Uzturpe Ikastolako 2 guraso musikarien bisita jaso dute, Enrike Rubiños eta Jon Garmendia. Bi musikari hauek, beraien bizitza musikalaz hitz egin dute, baita beraiek jotzen dituzten instrumentuei buruz ere. 


Ondoren, LH 5. mailako ikasleen artean,  musika instrumentua jotzen dutenek sorpresatxo txiki bat eskaini diete gure gonbidatuei eta bertara gerturatu direnei. Pianoa, gitarra, saxofoia, eskusoinua, klarinetea eta kaxoiarekin kantu desberdinak eskaini dituzte eta kantuan ere aritu dira. 


Bukatzeko, gonbidatuen txanda iritsi da eta beraien musika doaiak erakutsi dizkiete. Txistua, kaxoia, panderoa, alboka... instrumentu desberdinak ikusi eta entzun dituzte eta LH 5. mailako ikasleei dantzarako gogoa ere piztu zaie . Ia ikasle guztiak dantzan jartzea lortu dute bi musikari haundi hauek. Bihotz bihotzez, MILA ESKER ENRIKE ETA ION! 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.