Skip to main content

Covid 19 izurriteak mugatutako Eskola Kirola ikasturtea

Kirol Batzordea Jon Ander Etxabe, Iker Aranalde, Ion Del Villar, Asier Armendariz, Leire Jauregi, Xabier Lasa, Jesus Mari Arozena, Ibon Artetxe, Haimar Eskitxabel eta Iker Telletxea gurasoez eta Xabat Ibarguren eta Felix Aiestaran irakasleez osatuta aritu da ikasturte honetan. Ikasturte zail honetan Eskola Kirolaren jarraipena egiteaz arduratu dira.

COVID 19 izurriteagatik Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Diputazioak ezarritako segurtasun protokolo estuaren araudia beteaz burutu da Eskola Kiroleko ikasturte honetako jarduera. Taldekatze kopuruak mugatu, aire librean saioak egin edo kiroldegia aireztatzeko leihoak zabaldu, aurkakotasun egoerak ekidin eta kirol instalazioetan Eskola Kirolean ari direnak soilik arituaz. Ikasturte oso zaila izan da talde kirolaren jarduerak berez duen lehiakortasun egoerak ezin izan ditugunez gauzatu, oso kirol jarduera mugatua izan da.

Bestetik, Kirolanitz taldeko izenemate portzentajea LH 6an mutilen artean%83,33 eta nesken artean % 59,09koa da. LH 5ean mutilen %90,90 eta nesken artean %56,52koa izanik partaidetza kopuru aipagarriak izan dira. LH 4ean eta batez ere LH 3an partaidetza aldetik, batez ere nesken artean oso kezkatzekoa izan da gertatu den jaitsieragatik. LH 4ko mutilen % 73,68koa eta nesken artean % 30,70ekoa izan da. LH 3an mutilen % 46, 87koa eta nesken artean %0koa izan da. Nesken partaidetza kopuru hauek ulertezinak egiten dira, kirolean nesken partaidetza arlo profesionalean horrenbeste bultzatu nahi den garaiotan. Kontuan izan UZTURPE IKASTOLA azken urteotan nesken partaidetza handia izateagatik nabarmendu izan dela: LH 5 eta 6ko kirolanitz talde bana osatu duen ikastetxe bakarra izan da Tolosaldean hainbat urteetan.

Begiraleen konpromisoa goraipatu beharra dago, COVID 19 segurtasun protokoloaren inguruko bi ikastaro egin eta izurriteak jarri dituen muga estuen barruan Eskola Kirola jarduera gauzatu ahal izan dutelako. Begirale hauek aritu dira Eskola Kirola jardueran: Harriet Sanchez, Arkaitz Manterola, Arkaitz jauregi, Gaizka Imaz, Oihan Arrospide, Josu Gordejo, June Zinkunegi, Iker Zubia, June Mariezkurrena, Mikel Egues eta Asier Gurrutxaga.


 

Azken albisteak

DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.
Joan den ostiralean lehen hezkuntzako ikasleak Belauntzara joan ziren. Ikasturteari hasiera bikaina eman zioten guztiek elkarrekin gozatuz.