Skip to main content

Osatu dugu liburu ibiltariaren gure orria

Aste honetan Uzturpen izan dugu liburu ibiltaria, Ikastolen jaiek, Ikastolak herriari ekimenaren baitan sortutako egitasmoa. 

Sopelako Ander Deunako DBH 3ko ikasleek eman zioten ipuinari hasiera eta geroztik Ikastolaz Ikastola dabil liburu ibiltaria. 21 Ikastolen artean, elkarlanean, ipuina osatuko dugu, bakoitzak orrialde bat idatzi eta marrazki bat eginez. 

Liburuari amaiera emateko ardura Lizarrako ikasleena izango da. Beraiek amaituko dute, eta Nafarroa Oinez egunean panel handi batzuetan ikusgai jarriko dute.
 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.