Skip to main content

Saio klinikoa

Ikastolako Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorraren (HPI) barruan, aurtengoan kanpo espazioko aprobetxamendu pedagogikoaren inguruko jardunbidea garatu dugu. Lehengo astean klaustro osoak, etapa ezberdinetako kideak elkar bilduz, saio klinikoa burutu genuen kanpo espazioaren inguruan eginten dugun hori partekatu eta gure jardunetan hobekuntzak txertatzea erraztuko duten prozesuak garatzen laguntzeko. Benetan saio aberasgarria! 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.