Skip to main content

Naturaren oparotasuna

“Naturaren oparotasuna” gaia hartuta, proposatutako argazkien inguruan aurkezpenak egin eta sortutako bizipenak partekatzeko tartea izan dugu, parte hartzaileen artean.

Saioari sarrera eman diogu naturak eskaintzen digunak gugan duen eraginaren garrantzia azpimarratuz. Sortzen dizkigun emozio eta bizipen ezberdinen dantzak partekatu ditugu eta momentuan sortutako hori argazki batean jasotzeak duen zailtasunari ere egin diogu aipamena. 

Argazkiak ateratzeko momentuan bizitakoei hitza jartzen saiatu gara eta aukeratutako hitzak jaso eta idatzi ditugu: koloreak, janaria, energia, jolasteko aukera, alaitasuna, ura, bista onak, aire garbia, poza, indarra, irribarrea, edertasuna, osasuna, tristura, bizia, oparotasuna, usaina, lasaitasuna, arnasa, emozioak, oroitzapenak, bakardadea, oreka… 

Ikastolako sarreran ikusgai dauden argazkiak ikusi eta jasotako hitzak irakurtzean ikastolako kideei ere naturaren oparotasunaz jabetzeko aukera txiki bat eskainiko diegula espero! 

Amaitzeko bi bonsai zozketatu ditugu parte hartzaileen artean! 

Eskerri asko parte hartzaile guztiei!

Hemen parte hartzaileen ARGAZKIAK

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.