Skip to main content

Txikipedia hornitzen

Txikipedian 250 sarrera berri idazteko erronka bota zuen Euskal Wikilariak elkarteak, Ikastolen Elkartearekin batera garatutako Nik, zuk, guk… 250 bai? proiektuaren bitartez eta hemezortzi ikastolatako ikasleek eutsi genion erronkari.

Horretarako Uzturpeko DBH1eko ikasleek Wikipedia eta Txikipediaren inguruko prestakuntza saioak jaso dituzte. Wikipedia zer den, zertarako, bere filosofia eta erabilera, artikulu berrriak nola sortu, zuzenketak nola burutu eta abar

Hortaz gain, emakume zientzilarien biografiak prestatu eta Wikipedia eta Txikipedian argitaratu dituzte. Lan bikaina eta interesgarria.

Hona hemen egindako lanen adibide batzuk.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Elizabeth_Langdon_Williams

https://eu.wikipedia.org/wiki/Maria_Manasseina

https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Ida_Noddack

https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Hilda_Cid

https://eu.wikipedia.org/wiki/Emmy_Klienenberger-Nobel


 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.