Skip to main content

Argitxori bisita

Udaberrian, txorien kantuak nabarmen entzuten dira inguruko mendi eta basoetan, horien artean kukuarena. Egun hauetan gure haurrek, kukuaren ezaugarriak, berezitasunak eta abestiak ikasi dituzte eta Argitxoren etxera joan dira berari abestu eta marrazki batzuk ematera. Basoan, zuhaitzetan ezkutaturik Amari zegoen eta berak kukuari buruzko istorio zoragarria kontatu die haurrei. Magiaz betetako goiza izan da!!


Argitxo oso pozik jarri da haurrak euskaraz abesten entzun eta beraiek egindako marrazkiak jasotzean, horregatik, Liburuaren Egunean, ikastolako sarreran liburuz betetako maleta zahar bat utzi du, irakasleek egunero liburu zatitxo bat irakur diezaien.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.