Skip to main content

Errugbi sustapeneko saio bikainak

Apirilaren 12tik 16eko astean UZTURPE IKASTOLAko LH 3, 4, 5 eta 6ko neska-mutilek DBH 2koekin batera Ordizia Rugby Elkarteko kideen eskutik rugby sustapen saio ederrak egin dituzte. Egunez egun Lehen mailako gizonezko taldeko jokalari profesionaletatik hasita neska errugbilarien ardurapean gustura aritu dira gure ikasleak errugbiaren oinarriak bereganatuaz, elkarlanaren bidez aisialdiari beste aukera bat zabalduaz. Ordizia Rugby Elkarteak interesa duten gure ikasleak bere gazteentzako ostirala eta igande goizetan eratzen dituzten entrenamendu saioetara gonbidatu nahi ditu. Interesa duzuenok kirol koordinatzaileari adierazi eta beraiengana bideratuko zaituztegu.
UZTURPE IKASTOLAk Ordizia Rugby Elkarteak sustapeneko jardueretan azaldu duten konpromisoa eskertu nahi du.

ARGAZKI BILDUMA
 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.