Skip to main content

KUKU! Emozio programa

KUKU! Emozio programa

Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzarako garatu duen “KUKU! Emozio programa”  martxan jarri dugu, aurtengoan, 5 urteko gelan.  
Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko, norberarenak ezagutzeko, kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko hezkuntza-programa da KUKU!, ahozkotasunean oinarritzen dena. Programa aurrera eramateko berariaz sortutako materiala: album ilustratuak, hormairudiak, emozio txartelak… erabiltzen ari gara, esparru anitzetan, ikastolan zein familian erabilgarri izan daitekeena.  Horretarako EHIk eskainitako formazioan parte hartu dugu ikastolako bi irakaslek eta aste honetan Haur Hezkuntzako etapara zabaldu dugu ikasitakoa: materiala aurkeztu eta gure Eraikiz proietuan txertatzeko moduak landu ditugu. 
 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.