Uzturpe ikastolako Elkartasun Kilometroa ospatzear gauden honetan, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6.mailako ikasleok, Garaguneko erabiltzaileekin elkarlanean, kafe kapsula berrerabiliekin hontzak egiten ikasi dugu.
Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.