Skip to main content

Sahara Elkartasun Bilketa

Kaixo familia:

Elkartasun bilketa egiteko deia egin du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Normalean biltzen duten materiala Argelian erosi behar dute aurten eta horretarako bildu nahi dute dirua (janaria, eskola materiala...).

Dirua bi eratara jasoko dute:

1- Kontu korronte honetan transferentzia egiten: Kutxabank 2095 5081 93 1062503346

2- Bizum bidez. “Eman” sakatu eta bilatu Tolosaldea Sahararekin elkartea

 Jasotzen den diruaren %100 produktuak erosteko erabiliko da.

Tolosaldea Sahararekin taldearen gutuna irakurtzeko egin klik hemen.

Besterik gabe, agur bero bat.

Ikastolako Bizikidetza batzordea

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.