Skip to main content

EKIN! kanpaina

DBH3ko ikasleek, EKIN!, hondakinen inguruko kanpainaren baitan, saio berezia izan dute Tolosaldeko Mankomunitatearen eskutik.

Gure gizartean ingurumen kontzientzia geroz eta beharrezkoagoa da eta Tolosaldeko Mankomunitateak urteak daramatza herritarrak gaiarekiko sentsibilizatzen. Etxeko gazteenak oraina eta etorkizuna direla kontutan hartuz, Urtarrilaren 15ean, Tolosaldeko  Mankomunitateak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduriko hondakinei buruzko kanpainari hasiera eman dio.

Aurreko ikasturtean Tolosaldeko Mankomunitateak heldutako lanari jarraipena emanez, ikasturte honetarako ere hondakinen gaia helburu duen kanpaina eskaini die Bigarren Hezkuntzako  ikastetxeei.  Kasu honetan ikastetxe guztiek parte hartuko dutelarik, guztira, 700 ikasle baino gehiago.

Ikastetxeek 2. zikloko maila bat aukeratu behar izan dute kanpaina burutzeko, 3. edo 4. maila, eta aukeratutako maila bakoitzeko gela guztiekin ordu eta erdi irauten duen  saio bat burutuko da. Saioak, gelan bertan gauzatuko dira gaur egungo neurri guztiak kontutan hartuz eta edukia honakoa izango da: gaur egungo gizarte kontsumista, publizitatea, youtuber eta influenzerrak, salmenta teknikak, black friday, Amazon, gure erosketa ohiturak eta hondakinen arazoari aurre egiteko  hiru gako nagusiak, MURRIZTU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU.

#ekin #uzturpe #ikastola 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.