Skip to main content

Gure Eraikiz proiektua zabalduz - HIK HASI-koak Uzturpen

Asteburu honetan, Hik Hasik Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz eskaintzen duen bi urteko formazioko ikasleak izan dira gure Uzturpe Ikastolako Haur Hezkuntzako geletan. 

Material eta espazioak ezagutzeaz gain, bertan egon diren lau orduko saioan, gure ibilbidea eta Eraikiz proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute Usue Sukia eta Maria Probanzaren eskutik.

Sinesten dugun hezkuntza moduaz eta gure proiektuaz hizketan gozatu ederra hartu dute gure bi lankideek!

Plazer bat izan da Hik Hasi,  mila esker aukera hau emateagatik eta gugan konfiantza erakusteagatik.

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.