Skip to main content

Uzturpe Ikastola 50 urte elkarrekin - Argazki erakusketa


Gure komunitate osoaren oroimenean hainbat eta hainbat istorio ditugu gordeta eta tartean nola ez! Beti gure ikasleak.
Omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu ikasturte guzti hauetan zehar gure ikasle izan direnei eta lortu dugu erronka!
Erakusketa xume honetan 1970-2020 ikasturte arteetan zehar gurekin izan diren uztak topatuko dituzu. Guztion elkarlanari esker, uzta bakoitzeko bina argazki lortu ditugu!
Erakusketa honek ordea, jarraipena izango duelakoan gaude, asko baitira ikastolan, etxeetan jasota ditugun argazkiak. 
Agurtzeko, erakusketako argazkiak ikustean sortzen zaizkizuen oroitzapen, istorio, aipamenak horretarako jarri dugun liburuxkan idaztea eskatu nahi dizuegu; elkarrekin Uzturperen historiak beste hainbat urteetan zehar bizirik iraun dezan.

Kultur Etxeko areto nagusian urtarrilaren 26tik otsailaren 2ra

Goizez 10:30 - 13:00 (Astelehen goiza itxita)

Arratsaldez 16:00 - 20:00 (Astelehen eta asteazkenetan 21:00ak arte)

Mila esker eta gozatu!!
 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.