Skip to main content

Batzar Orokorra 2020-21

UZTURPE IKASTOLA IRAKASKUNTZA KOOPERATIBA ELKARTEAREN OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Gure  kooperatibaren Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz , Errektore Kontseiluak  Uzturpe Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du; batzar hori horrela egingo da:

EGUNA:      2021eko otsailaren 10ean.

ORDUA:      17:30ean, lehenengo deialdian.

                   18:00etan, bigarren deialdian.

TOKIA:        Uzturpe Ikastolan.

(Egungo egoeran protokoloa bete eta espazioak antolatzeko, bertaratzeko asmoa izanez gero ondorengo INPRIMAKIA betetzea eskatzen da edo ikastolako telefonora deitzea: 943 671 299)

GAI ZERRENDA

Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

  • Lehendakarien agurra.
  • Aurreko urteko aktaren berri ematea.
  • Akta onartzeko bi bazkide izendatzea.
  • Errektore Kontseilua berritzea.
  • Zaintza batzordea eratzea.
  • 2020-21 Ikasturteko planaren helburu nagusiak.
  • 2019-2020ko ekitaldiari dagokion urteko kontuen kudeaketa eta 2020-2021eko aurrekontua aztertzea eta, hala badagokio, kontuak onestea.
  • Estatuto sozialen eguneraketa.
  • 19-20 ikasturteko hainbat datu aurkeztea.
  • Galdera-eskeak.

Ikastolako kide guztiok elkartuz, gure berriak ezagutzeko aukera ederra da. Egun horretan gure artean izango zaretelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena,                                                                          

Koldo Rabadan
Errektore Kontseiluko Lehendakaria

 

(*) Ekonomi datuak aurretik aztertu nahi dituenak ikastolako idazkaritzan aztergai izango ditu.

(*) Erantsita dago ordezkaritza eman ahal izateko agiria. 

Batzarra.Deialdia20-21.pdf
Convocatoria 20-21.pdf

Azken albisteak

Aurtengo ikasturteko urtekaria prest dago. Bertan, ikasturtean zehar bizitako une, jarduera eta esperientzia esanguratsuen bilduma aurkituko duzue. 
Udako oporren aurretik ARITUZ webgunearen berri eman nahi dizuegu. Euskara hutsezko kantu, jolas, asmakizun eta gainerakoez familia giroan gozatzeko baliabide sorta biltzen du, etapaka sailkatuta.
2 urteko gelan, azken egunotan familiek bisita egin digute, eta esperientzia oso aberasgarria izan da.
DBH4ko ikasleek Gizarte eta Arte Eszenikoko ikasgaien arteko proiektu interesgarri bat bideratu dute