Skip to main content

Bizikleta eta kasko bilketa

Kaixo familia:

Uzturpe ikastolako bizikidetza taldetik Birzikleta elkartetik jasotako proposamen batekin gatozkizue. Birzikleta elkartearen lemarekin bat egiten dugu  “Ez bizikletarik gabeko umerik, ez umerik gabeko bizikletarik”, hori dela eta, erabiltzen ez dituzuen bizikleta eta kasko bilketa bat burutu nahi dugu. Ondoren, Birzikleta elkarteak behar gehien dutenen artean egingo du banaketa. 

Haur, gazte zein helduen bizikleta eta kaskoak ekar ditzakezue eta bizikletak udaletxeak Zubiaurre taberna atzean duen lokalean jasoko ditugu ondorengo egun eta orduetan:

  • Urtarrilak 25 (astelehena): 16:15/18:15
  • Urtarrilak 27 (asteazkena): 16:15/18:15

Bide batez, ekintza hau gure komunitatean beharra dutenen artean laguntzeko aprobetxatu nahiko genuke, beraz, urtarrilaren 27an 17:00/18:15 artean, aurrez aipatutako lokalera gerturatu zaitezkete bertan utzitako bizikleta edo kaskoren bat aprobetxatzeko, beti ere heldu baten ardurapean egingo da.

Besterik gabe, agur bero bat!

 

Uzturpe ikastolako bizikidetza batzordea 

BIZIKLETA BILKETA KANPAINA (1).pdf

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.