Skip to main content

Uzturpe Ikastola Euskaraldiarekin bat

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Aurtengoan, zehazki azaroaren 20tik abenduaren 4a bitarte gauzatuko dugu.

Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburua da gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea, gutxieneko baldintza euskara ulertzea izanik.

Bigarren edizio honetan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zaigu, gure eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak eman ditzagun, eta entitateko kideen parte-hartzea susta eta babes ditzagun. Horretarako arigune desberdinak identifikatu ditugu eta ikastolako langileak  Aho Bizi edota Belarri Prest rola hartzera gonbidatu ditugu.

Horretaz gain, nahiz eta gure ikasleek ezin duten ofizialki parte hartu (16 urtetik gorakoentzat zuzenduriko ariketa baita) lanketa berezia egingo dugu beraiekin. Zentzu horretan Euskaraldiak berak proposatutako unitate didaktikoa garatuko dugu, hizkuntza neurketak gelaka egin ditugu eta horrekin guztiarekin ikasleen hizkuntza ohiturak aldatu eta ikastolako erabilera datuak igo nahi ditugu.

Azkenik, familiak ere animatu nahi zaituztegu norbanako gisa parte hartzera eta, era horretan, zuen inguruan hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegina egitera. Oraindik izena eman ez baduzue garaiz zabiltzate, sar zaitezte www.euskaraldia.eus helbidean eta izena eman ezazue.

Azken albisteak

LH 5 pupils got hands-on with cocoa lip balm making—learning English, measuring, and having fun along the way!
Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute Jokin Artola erlezainaren bisita jaso baitute. Berak erleen mundua gertutik ezagutzeko aukera eskaini digu. Bisitan zehar, Jokinek erleen bizimodua eta haien garrantzia…
Beroaldiari aurre egiteko, Haur Hezkuntzako ikasleek ur jolasak egin dituzte. Urarekin esperimentatu, jolastu eta freskatzeko aukera izan dute, giro alai eta dibertigarrian une politak partekatuz.
Ikasturte amaierako azken txanpa honetan Uzturpe ikastolako LH5.mailako taldea "Lanbideak" gertutik lantzen ari direnez, "Suhiltzaileen Eskola Ekimena" (Gipuzkoako Suhiltzaileen Zerbitzuak sortutako hezkuntza-programa) eza