Skip to main content

Lehen metroa etxean

Hemen azpian dauden lau horma-irudi digital horietan proposatzen diren galdera eta gaien inguruan zure erantzun, ekarpen eta hausnarketak egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Testuez gain, nahi izanez gero, argazki eta irudiak ere txertatu daitezke. 

Behin lau horma-irudi horietatik zure itzulia egin ostean, zure leloa proposatzeko aukera izango duzu, behean aurkituko duzun inprimakian.

Ekarpen guztiak dira baliogarriak eta garrantzitsuak.

Eskerrik asko!

 

 

 

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.