Skip to main content

Antzerki Forum

Baketik erakundetik bideratzen den Antzerki Forum egitasmoan parte hartu dute DBH 3 eta 4. mailetako ikasleak. Maila bakoitzean, goiz oso bat eskaini zaio dinamikari eta benetan lanketa interesgarria burutu dute lau geletako ikasleek.

Antzerki-Forum metodoa Brasilen sortu zen 70eko hamarkadan nekazariek eta langileek euren eskubideak aldarrikatzeko erabili zutenean. Augusto Boal izan zen sortzailea eta Paulo Freireren pedagogiari jarraipena eman zion. Ondoren irakasleek eta ikasleek erabili zuten; eta gaur egun praktikan jartzen dute artistek, gizarte langileek, psikoterapeutek eta GKEek kale, eskola, eliza, sindikatu, antzerki, kartzela, etabarretan.

Eskolan antzerki eredu hau aplikatzerakoan, lehen zatian, 25 minutu inguru irauten duen antzezpenak aukeratutako gaiarekin harremana izanik (arrazismoa eta eskola-indarkeria, harreman sexu-afektiboak, inmigrazioa eta integrazioa…) bukaera zorigaiztokoa duen istorio bat kontatzen du. Antzezpenaren ondoren, bigarren zatiari ekiten zaio. Moderatzaileak ikuslegoari galdetzen dio istorioaren zein elementu alda zitekeen amaiera positiboago batera bideratzeko. Orduan ikuslegoa istorioaren parte sentitzen hasten da. Iradokizunak, momentuan, bat-batean asmatzen dira eta azkenean ikusleak beraiek dira ikusi nahi dituzten aldaketak adierazten dituztenak, taula gainean, aktoreekin batera. Honela eurak dira kontu honetan esku hartzen hasten direnak.

Errealitate entsegu hau metodoaren hirugarren zatian luzatzen da. Orduan ikuslegoa talde txikitan banatzen da ezagutzen dituzten edo eskolan aurre egin behar izaten dituzten egoera desberdinak aztertzeko asmoz. Programaren azken zatiak bizikidetza hitzarmena dakar, irakasle eta ikasleen informazioaren laguntzarekin. Hitzarmen hau ikasle guztiek sinatu beharko dute.

 

Azken albisteak

Ikastolako ateak berriro zabalik ditugu  eta ikasturte berriari ekiteko unea iritsi da. Lehen egun hauetan askotariko emozioak izan dira protagonista: poza, urduritasuna eta, tarteka, tentsio apur bat ere bai.
Zientzietako irakaslea behar da DBHn %90 lanaldia duen ikasturte osoko baja bat ordezkatzeko. Zientzietan graduatua (ingenieritza, Kimika, Fisika, Matematika eta antzekoak).
Ikasturte hasiera dela eta, Argitxoren eskutitza jaso dute HHko ikasleek bere etxera gonbidatuz eta Argitxoren abestiaz oroitzen al diren galdetuz. Eskutitzak idatzi eta mendi buelta eginez, bertaratu dira!
Ikasturte hasieraro egiten dugun moduan, DBHko ikasleek mendi irteera egin dute.