Skip to main content

EKIN! ekimena

DBH 3. mailako ikasleek EKIN! ekimenean hartu dute parte. Tolosaldeko Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean burutzen duen egitasmo honetan hondakinen inguruko hainbat arlo landu dituzte. Hauek izan dira helburu orokorrak:

  • Hiri-hondakinen inguruko hierarkia ezagutzea: murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena azpimarratuz.
  • Guztiok hondakinen arazoen konponbidean dugun protagonismoaz jabetzea, hau da, hondakinen sorreran, berrerabileran eta gaikako bilketan parte hartzeak, norberak duen garrantziaz eta hondakinek suposatzen duten arazoaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
  • Partaideen artean, estimulu bat sortaraztea, jokabide-ohituren aldaketa eman dadin, murrizketa lehenetsiz eta sortutako hondakinak modu egokian banatuz.
  • Ikas komunitate osoan, hondakinen sailkapen egokiaren aldeko konplizitatea lortzea, konszienteki parte hartzen duten ingurumen kultura berriaren bozeramailea eta eragile biderkatzaile bihurtuz.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.