Skip to main content

Frantses elkartrukea

DBH 2, 3 eta 4. mailetan frantsesa ikasten ari diren ikasleek elkartrukeko ikasleak jaso dituzte beraien etxeetan. Frantziako Lestelle Betharram herriko ikasleak izan dira Ibarran eta Uzturpe Ikastolan astebete pasa dutenak. Hainbat ordu Ikastolan bertan igaro dituzte, gure ikasleekin zenbait dinamika egin eta gure Ikastolaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute. Horretaz gain, hainbat txango ere egin dituzte astean zehar, horrela, Tolosako Topic, Donostiako San Telmo Museoa eta Zumaiako flyscha ezagutzeko parada izan dute. Azken egunean, hainbat joku eta dantza antolatu zituzten gure ikasleek beraiekin batera aritzeko. 

Esperientzia interesgarria suertatzen da elkartrukea, hizkuntza bera lantzeaz gain, adin bereko gazteak ezagutu, beste herrialdetako ohituren berri izan eta egunerokotasunetik ateratzeko aukera izaten dutelako. 

Martxoaren amaieran, trukea gauzatuko dute eta horrela, gure ikasleak Frantziara joango dira astebeterako.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.