Skip to main content

Guk ere hondar ale bat ...

LH6ko ikasleok, munduko beste herrialde batzuk gertutik ezagutzen emango dugu hiruhileko hau. Bertako kokapena, ohiturak, etab. ezagutzetik haratago joango gara, beren bizi-baldintzak eta baliabideak aztertuz. Gainera, gobernuz kanpoko erakunde batekin elkarlanean aritzeko aukera izango dugu, Ibarratik Misio Taldea. Gure herrian bertan, herritar batzuen eskutik, horrelako iniziatiba dagoela jakiteak, gure barrenak mugitu eta Honduras, Ekuador eta India (herrialde hauei eskaintzen diote laguntza) izango dira hautatuak. Mila esker Mikel Agirre, zure bisitagatik, zure azalpenengatik, zure esperientziak gurekin konpartitzeagatik. Oso aberasgarria izan da zu entzutea eta galderak egiteko aukera izatea. Ea proiektu honetan sortzen ditugun ipuinekin eta bildutako gauzekin hangoak lagundu ditzakegun.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.