Skip to main content

Euskararen eguna 2019

EUSKARAREN EGUNA UZTURPEN

Urtero legez, aurten ere, euskararen egun polit bat izan dugu Uzturpe ikastolan. Goiz goizetik ekintza mordoaz gozatzeko aukera izan dute ikasleek eta aurten, berrikuntza moduan, Euskara Batzordeko ikasle-kideek antolatutako egitaraua izan dugu: aurpegi margoketak, txistorra jana, Irene Caminos txirrindulariari elkarrizketa, hitz-pasa eta ginkana jolasak, karta jokoak, antzerkiak… ez dugu aspertzeko astirik izan. 

Ikasleen arteko harremana areagotzea, euskararen erabilera handitzea, euskal kultura sustatzea eta euskararen garrantziaz jabetzea izan dira ikasleekin adostuta lortu nahi genituen helburuak eta pozik gaude lortutako emaitzarekin.

Hala ere, ez dugu ahaztu behar euskarak 365 egun dituela, beraz, jarrai dezagun egunerokoan lanean.

 

HEMEN ARGAZKI BILDUMA

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.