Skip to main content

Ibarra Martxan Kirolaria

Herriko beste eragile batuzekin batera, Ikastolako ikasleak ere parte hartzen dute Ibarra Martxan egitasmoan. DBH4ko ikasle taldetxo bat, hilean behin joaten da ibilbideari itzulia ematera. Saio hauetaz gain, tarteka, saio bereziak ere izaten ditu egitasmoak; esate baterako, Aisialdiko ikasleek, gimnasia aparailuekin egiteko ariketak prestatu zituzten aurreko batean. Eguna iritsi zenean, eguraldiak lagundu ez zuenez, aterpera jo eta beste era bateko ariketa eta jokuak egiten aritu ziren. Goiz ederra pasa zuten denek!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.