Skip to main content

Kooperatiben inguruko hitzaldi-tailerra

DBH 4. mailako Ekonomiako ikasleek, Kooperatiben inguruko hitzaldi-tailerra jaso zuten Agintzari, Gizarte Ekimeneko kooperatibako teknikarien eskutik. Erkide, Euskal Kooperatiben Federazioak bideratzen ditu saio hauek eta bertan kooperatiba bat zer den, nola funtzionatzen duen, bere egitura zein den, kooperatiba motak, eta beste makina bat alderdi lantzeko aukera izan zuten. Bukatzeko, ariketa praktiko bat ere burutu zuten. Taldeka balizko kooperatiba bat sortu eta forma ematen saiatu ziren Ekonomiako ikasleak. 

Azken albisteak

LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.
LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Ikastolaren eraldaketa prozesuari hasiera eman diogu gure lehenengo klaustroan.