Skip to main content

Formazio saioak Haur Hezkuntzan

Gure ikasleen akonpainamenduan hobetze bidean, etengabe ari gara gure egitekoa eta geure proiektua nola hobetu pentsatzen; formazio saio ezberdinetan parte hartuz, ikastolan hausnarketarako tarteak irekiz, aldaketak proposatuz, baloratuz… Horretarako eskaintzen diren formazio saio ezberdinetan parte hartzea ezinbestekoa da guretzat. Hilabete honetan, Haur Hezkuntzan Hik Hasi-k antolatutako “0-6ko hezitzaileentzako udazkeneroko jardunaldietan” parte hartu dugu, aurtengoan, “Txikitako Beldurrak” izenburupean. Eskerrik asko Hik Hasi urtero horrelako aukerak eskaintzeagatik!

Bestetik XIV Psikomotrizitate Praktikari buruzko jardunaldietan ere izan gara, “Loturaren Balioa” izenburupean oraingoan. Bertan jasotakok gure eguneroko jardunean fruituak ematen jarraituko dute ziur!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.