Skip to main content

Azaroaren 25eko LIPDUBa

Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira astean zehar geletan egiten ari garen ekintzez gain, egunean bertan ere gure ikasleek berriro ere harrituta utzi gaituzte. DBH4ko Eider Telleria eta Ane Zubiak diseinatutako proposamenari jarraituz, Garazi Jauregiren lan teknikoarekin, astelehen arratsaldean “mozorrotuta indarkeria biluztu” mezua zabaldu genuen gelaz gela, txokoz txoko. Gure irteera profileko hainbat eta hainbat ezaugarri erabat barneratuta dituztela ezin uka! Zorionak! Mila esker Eider, Ane eta Garazi eta bere ondoan hau posible izan dadin laguntzen aritu zareten ikasle, langile eta gurasoei! Uzturpen indarkeri ororen aurka eta tratu onen alde lanean jarrai dezagun!!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.