Skip to main content

Asier Serrano Ikastolan

Idazleak ikastetxeetan programaren baitan, Asier Serrano etorri zen ikastolara DBH4ko ikasleekin hitz egitera. Poesiagintzaz, sorkuntzaz eta musikaz aritzeaz gain, gazteek abenduan 3an egingo duten euskarako proiektuarekin eta emanaldiarekin lagundu zien Serranok. 
Hitzaldia oso interesgarria izan zen, baina kantatzen hasi zenean denoi txundituta utzi gintuen. Plazer bat!
 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.