Skip to main content

Gerta Dakizuke - DBH3

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak koordinatzen duen Gerta Dakizuke programaren baitan, AESLEME elkarteko (bizkarrezur-muineko lesioaren ikerketako elkartea) kideak izan ziren DBH 3. mailako ikasleekin. 

Bizkarrezurraren egitura, zatiak eta funtzionamenduari buruz hasi zuten hitzaldia. Ondoren, errepidean ibiltzen garenean hartu beharreko segurtasun neurri eta arretaz aritu ziren. Azkenik, trafiko istripuen ondorioz, sortu daitezkeen lesio eta ondorio larriez ere aritu ziren. Arreta handiarekin jarraitu zuten hitzaldia DBH3ko ikasleek.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.