Skip to main content

Ikastolako baratza martxan

IKASTOLAKO BARATZA JARRI DA MARTXAN!

Aurreko ostiralean, LH 3ko ikasleak ikastolako baratzan ikasturteko lehen landareak landatu zituzten. Bero izan arren, gogor lan egin zuten eta etorkizunean uzta oparo bat izan dadin baratza zaintzeko konpromezua hartu dute. Barazki landare desberdinak landatu dituzte (letxua, eskarola, tipulina, kogoioa) eta urte sasoiaren arabera beste barazki mota batzuk landatzeko asmoa dute. Ondo ari dira gure nekazari txikiak!!!

El pasado viernes, los alumnos de 3º de primaria empezaron a cultivar en la huerta de la ikastola. Pese al calor trabajaron duro para plantar lechugas, escarolas, cogollos y cebolletas. Durante el curso tendrán que cuidar la huerta e irán recogiendo y plantando diferentes plantas. 

 

HEMEN ARGAZKI BILDUMA

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.