Skip to main content

Auzoko 2019-20

Kaixo lagun,

Ibarrako Udalak, Tolosaldea Garatzeneko migrazio eta aniztasun sailaren eta Euskaltzaleen topagunearen arteko lankidetzarekin martxan duen Auzoko egitasmoan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu gutun honen bidez.

Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarrian dituen egitasmoa da Auzoko. Helburu nagusia,  euskal hiztunen laguntzarekin,  herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek, euskarara gerturatzeko lehen pausoak ematea da. Horretarako gure herriko hizkuntza aniztasuna ezagutarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzen ditu proiektuak.

Astean behin biltzen da taldea, ordu eta erdiz,  dinamika ezberdinen bidez euskarazko oinarrizko hitzak ikasi eta elkar ezagutzeko.

Herritar guztioi zabalik dagoen taldea da; euskarara gerturatu nahi dutenak eta horiei bidean laguntzeko prest daudenak, guztiak garelako beharrezkoak herriko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara izateko.

Proiektu honen aurkezpen saioa Ibarrako kultur etxeko aretoan izango da, urriaren 17a, osteguna arratsaldeko 19:00tan. Gerturatu eta parte-hartzeko gonbidapena luzatzen zaio herritar orori.

 

Ibarran, 2019eko urriaren 7an

 

Harremanetarako

ibarrauzoko@gmail.com

661 745 875

Izaskun

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.