Ia urtebetez gure artean izan ondoren, urriko lehen egunetan, patioan kokatuta genituen gela modularrak desmuntatu eta eraman zituzten. Ikastolako eraikinaren zati bat itxita egon den bitartean ederki moldatu gara gela hauetan, baina orain, berriro eraikinera sartu eta betiko patioa berreskuratzeko garaia iritsi da.
Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.