Skip to main content

Erronka Bideo-Lehiaketan irabazle

Erronkako probak Kilometroak eguna ospatzen den egun berean burutzen baldin badira ere, aurretik, talde bakoitzak bideo bat aurkeztu behar izaten du lehiaketara, taldekideak, Ikastola edo herria aurkeztuz. Aurtengoan, iaz gertatu zen moduan, gure Ikastolako taldea suertatu da garaile. 1000€-ko saria patrikan hartuta etorri ziren etxera Zarautz aldetik. Hona HEMEN lehiaketan parte hartu duten bideoen zerrenda. Zorionak!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.