Skip to main content

Aitor Otaegi bisitan

Lan sektoreen lanketa aitzaki hartuta, Aitor Otaegiren bisita jaso zuten LH5eko ikasleek, beren ikaskide Olaiaren aita dena hain zuzen ere. 
Aitorrek bere lana azaldu zuen, txerrien zainketa eta hazkuntza, txerri produktuak nola egiten diren, eta hauen salmentaren nondik norakoak. 
Primerako aurkezpena egin zuen, eta ikasleak gustura aritu ziren bere hitzak entzun eta zalantzak galdetuaz. 
 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.