Skip to main content

LH 5. eta 6. mailakoak Lizarran

Maiatzaren 23 eta 24an, LH5 eta 6ko ikasleak Lizarran izan ginen. 
Ostegun goizean Zirauki-Gares oinez egin genuen, Donejakue bidearen zatitxo bat eginik. 
Arratsaldean mailaka banatu eta bakoitza kanping batera joan ginen. Bertan igerilekuan bainatzeko aukera izan genuen. Gauean pijama desfilea eta jolasak egin genituen.
Hurrengo egunean maila batek Lizarra ezagutzen eta bertako leku garrantzitsuak bisitatzeko aukera izan zuen, eta besteak Iratxeko monasterioa eta ardoaren iturria.
Ederki pasa genuen!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.