Skip to main content

Arte Galeria - LH5

5.mailako ikasleek, Euskarako proiektuaren barruan, arte galeria bat antolatu dute.

Beraiek aukeratutako materiala eta teknikak erabiliz, arte lan bikainak sortu dituzte. Era berean, lan bakoitzaren deskribapena, jarraibide-testua eta artisten biografiak idatzi dituzte.

Eginiko arte lanak erakusgai jarri ziren geletan eta ikastolako ikasle guztiei bertatik igarotzeko gonbidapena luzatu zitzaien. Ikasle bakoitzak bere arte lanaren berri eman zien bertaratutako bisitariei.

Artista gisara sentitu ziren,  eta benetan sormen handia erakutsi dute beraien arte lanetan. Nork daki, etorkizunean Euskal Herri mailan, ezaguna izango den artista baten lehen lana ikastolan bertan izan dugun…

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.