Skip to main content

LH1 Ekainberrin

Aurtengoan ere LH 1ekoak Ekainberrira bisitan

Zeru urdina eta eguzkia lagun izan genituen Ekainberrira egindako irteeran. LH1-eko ikasleak joan ziren eta egun zoragarria pasa genuen. Lehenik eta behin, Ekainberri kobazuloaren erreplika ikusi genuen, eta ondoren, tailerra egin genuen bertan, tailerrean, haur bakoitzak, ikatza eta buztina erabiliaz, kobazulo barruan ikusitako marrazki bat egin zuten.

Ondoren, denak elkarrekin, belaze batean eseri eta bapo bapo bazkaldu genuen.

Primeran pasa, eta asko ikasi genuen!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.