Skip to main content

Hezkuntzatik etorkizuna eraikiz: Gipuzkoako Gazteak Wikipedian parte-hartzen

DBH 4.mailako ikasleak, Huhezi eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu batean parte hartu dute. 

Programa horren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat kontzeptu gako zehaztu ditu: klima aldaketa, zibersegurtasuna, kohesio soziala, kontziliazioa, ekonomia, hezkuntza, zahartzea, gobernantza, euskara, berdintasuna, mugikortasuna, partaidetza, eta elektromugikortasuna. Era honetara, Gipuzkoako gazteek (kasu honetan DBH 4.mailako ikasleek) kontzeptu horiek nola ulertzen dituzten edo gai horiei buruz duten pertzepzioa zein den jakin nahi da.

Ikasleek talde txikitan bina kontzeptu aztertu zituzten, horien inguruan eztabaidatu zuten beste iturri batzuetako informazioa ere aztertuz eta beraien definizioa proposatu zuten Wikipediarako. Beraz, kontzeptuak lantzeaz gain, informazio bilaketa eta kudeaketa eta definizioen egitura ere landu zuten.

Ikasleek sortutako definizioak gainontzeko ikastetxetakoekin bateratu eta Wikipedian argitaratuko dira.  

 
 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.