Skip to main content

Kirol Egokitua Gorputz Hezkuntzan

KIROL EGOKITUA GORPUTZ HEZKUNTZAN

Kirola eta jarduera fisikoaren mundua oso zabala da eta gure saioetan mundu horretako espazio ezberdinetara iristea dugu helburu. Bide horretan, zorionez, gure gizartean geroz eta zabalduagoak dauden kirol egokituak landu ditugu, aniztasun funtzionala duten pertsonen paperean jartzen saiatuz eta gaiarekiko sentsibilizazioa sustatuz. Kirol ezberdinen artean, boleibol egokitua, saskibaloia gurpildun aulkian, boccia eta goalball bezelako ekintzak burutu ditugu, ikasleak urritasun egoera ezberdinetan ipiniz.

 

BEÑAT LIZASOREN HITZALDIA

Gorputz hezkuntzan kirol egokitua landu dugula aprobetxatuz, saio hauei amaiera emateko gaiarekin loturiko hitzaldia antolatu genuen urtarrilaren 29an. Hizlaria Beñat Lizaso Usurbildarra izan zen. 11 urterekin istripu baten ondorioz hanka galdu zuenetik, bere bizitza nola aldatu zen azaldu zien ikasleei eta prozesu guzti honetan kirolak berarentzat izan duen garrantzia. Muga fisikoak tarteko, kirol asko egin izan ditu Lizasok, hala nola, bizikleta edo pala gurpildun aulkian. Egoera gogorrak izan arren bizitzan aurrera egin behar zela azaldu zien ikasleei eta horretan eredugarria izan da bere bidea. Mila esker Beñat.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.