Skip to main content

Uzturpe Ikastola bisitatzeko aukera

Urtarrilaren 17an, Ikastolen elkarteak antolatuta,  Ikastola ezberdinetako 20 irakasle izan genituen bisitan gurean. Bisitaren arrazoia gure ikastolako LHko eskaintza pedagogikoa aurkeztea izan zen. Hau dela eta, besteak beste, gure materialak, espazioen antolaketa eta irakasleen esku-hartzeaz hitz egin genuen.

Bisita eskaera ugari jaso ditugu azken ikasturteetan bai ikastola zein ikastetxe publiko desberdinetatik. Hori dela eta, datorren larunbatean, hilaren 26an, gure proiektua ezagutzeko aukera berri bat zabaldu dugu. Ikastetxe moduan bertan parte hartzeko interesa izango bazenu, eman izen ondorengo estekan, osteguna, urtarrilaren 24a, baino lehen.
 
 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.